63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, 2024ko martxoaren 13an egindako batzarrean, hasiera batean onartu zuen 2024. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2024ko martxoaren 14an.–Lehendakaria, Aintzane Arraiza Begiristain.

Iragarkiaren kodea: L2404372