63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Udalen Batasunak, 2024ko martxoaren 1ean egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batez onestearekin batera, erabaki zuen 2024ko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da udaleko idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez.

Zubietan, 2024ko martxoaren 4an.–Lehendakaria, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2404098