63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an.

Bidankozen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

2024KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda.

María Idoya Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: zerbitzu berezietan. Antzinatasuna: 2020-03-15.

Iragarkiaren kodea: L2404644