63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2024ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 8an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 54.600,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 25.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 126.805,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 78.885,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 5.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 109.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 410.490,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 60.920,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 123.250,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 40,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 34.750,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 179.300,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 9.730,00 euro.

Gastuak, guztira: 410.490,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulgoitin, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2404227