63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz xedatutakoarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 306.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 143.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 965.050 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 58.230 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 746.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 376.720 euro.

Guztira: 2.615.500 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 566.800 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 796.650 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 123.050 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 465.000 euro.

Guztira: 1.951.500 euro.

Sartagudan, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.

Iragarkiaren kodea: L2404180