63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an.

San Adriango Udalaren 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrak jasotzen ditu:

a) San Adriango Udalaren 2024ko ekitaldiko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 7.839.790,49 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 7.839.790,49 euro). Kapituluka honela dago banatuta:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

2.010.000,00 euro

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

200.000,00 euro

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

980.000,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

4.053.560,92 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

49.580,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea

0,00 euro

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

546.649,57 euro

Guztira

7.839.790,49 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

3.323.637,61 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

2.961.903,44 euro

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

94.000,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

475.857,13 euro

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa

0,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

789.692,31 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

194.700,00 euro

Guztira

7.839.790,49 euro

b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2024. urteko aurrekontua, zeinak jasotzen baititu gastuak (guztira, 285.861,14 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 285.861,14 euro). Kapituluka honela banatzen da:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

87.445,50 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

198.415,64 euro

Guztira

285.861,14 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

275.435,14 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

8.176,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

250,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

2.000,00 euro

Guztira

285.861,14 euro

San Adrianen, 2024ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2404204