63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODASKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arripodasko Kontzejuak, 2024ko martxoaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arripodasen, 2024ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, Laura Pérez Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2404123