63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-MAR-24 (9/CU).

"Ikusirik espedienteko agiriak, eta Aholkularitza Juridikoaren zuzendariak eta gerenteak 2024ko otsailaren 22an eman txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako 2024ko plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean ageri dena, hauek zehaztuta:

–Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.

–Lanpostuari edo egoera parekatuari dagokion maila.

–Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.

–Langileen araubidea, haien hautapenari edo izendapenari jarraikiz.

2.–Onestea langileen zerrenda, 2.1 eranskinean agertzen dena, 2024ko otsailaren 22ko egunekoa, Udalaren Hirigintza Gerentziaren funtzionarioen eta behin-behineko langileen izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta egoera administratiboa zehaztuta.

3.–Onestea langileen zerrenda, 2.2 eranskinean agertzen dena, Udalaren Hirigintza Gerentziaren administrazio-kontratudunen izen-deiturak, maila, gradua eta lanpostua zehaztuta.

4.–Onestea plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria, espedientearen 4. eranskinean heldu den testua duela.

5.–Espedientea 15 egunez egonen da jendaurrean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita."

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2404266