63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orontzeko Udalak, 2024ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2024ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2024. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orontzen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Amaia Andueza Gastesi.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 2.

2.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %80. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 2.

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Iragarkiaren kodea: L2404127