63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2024ko urtarrilaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lantzen, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Anueko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak.

Lanpostuaren izena. Zenbakia: 1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993-09-27.

Iragarkiaren kodea: L2404225