63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI

Egoitza elektronikoa aldatzea

Hiriberriko alkateak, 2024ko martxoaren 7an, ebazpen bat eman zuen, hain zuzen jarraian osorik ageri dena:

Hobekuntza egin da egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinuaren segurtasunean, eta aurrerantzean ez da erabilgarri egonen hiriberri-villanuevadeaezkoa.clmtec.es helbidearen bidezko sarbidea. Aldiz, helbidea honako hau izanen da: hiriberri-villanuevadeaezkoa.tecsoluciones.es. Hori guztia, bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Hiriberriko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide honetara:

https://hiriberri-villanuevadeaezkoa.tecsoluciones.es

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Hiriberriko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Hiriberrin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2404066