63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2024ko plantilla organikoan, 34/2024 espedientean jasotako dokumentuekin bat etorriz.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.

Langileen plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.

Garinoainen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2404512