63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Garinoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 8ko osoko bilkuran, erabaki zuen akats zuzenketa egitea Garinoaingo Udalaren 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkian. Iragarki hura 2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an, eta akats zuzenketa egin nahi da honako termino hauetan:

Lan-kontratudunei buruzko taula aldatzea, egoerari eta sarbideari dagokienez, honako hau baitio: "Hutsik. Merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria)". Izan ere, 2023ko abenduaren 31n, plaza horiek jada finkoak ziren, hala baitago jasota 2023ko 194.Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ean, argitaratu zen iragarkian. Iragarki horretan, Garinoaingo Musika Eskolako irakasle guztiak izendatu ziren aldizkako lan-kontratudun finko.

Hartutako erabakia ikusita, honela geratzen da Garinoaingo Udaleko 2024rako plantilla organikoa, lan-kontratudunei dagokienez:

LANPOSTU ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

EGOERA

2/1

Saxofoi irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/2

Piano irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/3

Perkusioko irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/4

Klarinete irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/5

Zeharkako flautako irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/6

Tronboi irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/7

Tronpeta irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

2/8

Gitarra irakaslea

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

Partziala. Matrikulazioaren arabera

Jardunean

Garinoainen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2404510