63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an.

2024 PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu hutsa.

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu hutsa.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoya Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: zerbitzu berezietan. Antzinatasuna: 2020-03-15.

Lan-kontratudun finkoak.

Enrique Galán Landa: zerbitzu anitzetako aldi baterako enplegatua, lanaldi osoan. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Osagarriak: lanpostukoa, %8,35. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2014-04-01.

María Cristina Mamilo Bona: administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2002-02-01.

Garden, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2404216