63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia, barnean zuela San Raimundo Abad zahar-egoitzarena.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez aurkeztu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276,2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Horrenbestez, eta jarraikiz aipatutako foru legearen 277.1 artikuluari, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako 2024rako aurrekontu orokorra:

FITEROKO UDALA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 889.100 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.075.612 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 220.780 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 671.703 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 50.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 43.817 euro.

Gastuak, guztira: 2.853.012 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 708.200 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 512.430 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.010.850 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 48.700 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 20.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 453.832 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 139.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.853.012 euro.

SAN RAIMUNDO ZAHAR-EGOITZA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 924.541,01 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 283.945,70 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.000 euro.

Gastuak, guztira: 1.218.486,71 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.173.486,71 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 45.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.218.486,71 euro.

Fiteron, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2404171