63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024. urteko plantilla organikoa, eranskinean zehazten den eran. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an.

Ezporogin, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanaldiaren %20. Lanpostuko osagarria: %65. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldiaren %40. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %30. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Etienne Alzate Figueras: idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanaldiaren %20. Lanpostuko osagarria: %65. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 2018-12-12.

Idoya Landarech Zozaya: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldiaren %40. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %30. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Antzinatasuna: 2022-05-11.

Iragarkiaren kodea: L2404297