63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2024ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 29an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hortaz bada, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena; jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 58.550,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.870,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 124.430,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 47.050,00 euro.

VII. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik entitatera: 114.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 363.600,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 31.450,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 131.750,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 49.900,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 150.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 363.600,00 euro.

Beintza-Labaienen, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2404502