63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, 2024ko martxoaren 11n, 19/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Ikusi da Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2024ko martxoaren 26tik apirilaren 5era, biak barne.

Kontuan hartu da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, ezartzen baitu alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskumenak betetzeko ezindurik bada. Beraz,

EBATZI DUT:

1. Jesús Eduardo Abaurrea Andía lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizun guztiak, 2024ko martxoaren 26tik apirilaren 5era arte, biak barne, edo bestela, Cristina Ciaurriz Echecón bigarren alkateordearen esku.

2. Eskuordetze honen berri ematea Jesús Eduardo Abaurrea Andia eta Cristina Ciaurriz Echecón alkateordeei, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetze honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2404233