63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. 16 etxebizitza, garajeak eta trastegelak

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak).

Sustatzailea: Promociones Inmobiliarias SLU.

Jarduera: 16 etxebizitza, garajeak eta trastegelak.

Tokia: Barañaingo Herri Zaharreko RF lurzatia.

Barañainen, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2404223