63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da urteko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an.

Artzin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea- Maila: D.–Mailako osagarria: %12. Lanaldi mota: osoa (lanaldiaren %100). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aldi baterako lan-kontratudunak, izenen zerrenda:

–Administrari-ofiziala: María Lourdes Milagros Armendariz. Jardunean.

–Zerbitzu anitzetako langilea: María Asunción Espinal Dufur. Jardunean.

Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzi, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko).

–Lanpostua: idazkaria (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2404065