63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko udal aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 141.528,94 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.446,61 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 215.188,30 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 13.540,06 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 397.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 779.703,91 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 55.630,06 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 142.874,30 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 108.551,97 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 472.647,58 euro.

Gastuak, guztira: 779.703,91 euro.

Artzin, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.

Iragarkiaren kodea: L2404064