63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an.

Jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ebatzita daude. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2024ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arbizun, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Administrazio alorra.

1.1. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Osagarriak: %35, bateraezintasuna; %6,88, lanpostua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: hutsik.

1.2. Administrari-ofiziala. Maila: C. Osagarriak: %28, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizioa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: hutsik.

1.3. Administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: %20, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Egoera: jardunean.

2.–Obrak eta zerbitzuak.

2.1. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %27, lanpostua; %10, lanaldiaren luzapena; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Administrazio-egoera: jardunean.

2.2. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Administrazio-egoera: hutsik.

2.3. Garbitzailea. Maila: D. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila; %7,81, arrisku bereziaren osagarria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

2.4. Garbitzailea. Maila: D. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila; %7,81, arrisku bereziaren osagarria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

2.5. Liburutegiko arduraduna. Maila: C. Osagarriak: %8,52 lanpostua; %12 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

Langileen izenen zerrenda 2023ko abenduaren 31n

Funtzionarioak.

–Leiza Araña, Manuel. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D.

–Gonzalez Larrañaga, Hasier. Lanpostua: liburuzaina. Maila: D.

–Onda Berastegui, Mari Carmen. Lanpostua: garbitzailea. Maila: D.

–Gartziandia Razkin, Lidia. Lanpostua: garbitzailea. Maila: D.

Lan-kontratudunak.

–Etxegarai Ugarte, Itziar. Lanpostua: idazkaria. Maila: A.

–Erdozia Razkin Aintzane. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C.

–Reparaz Berastegui, María Milagros. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D.

Lan-kontratudun finkoak.

–Lacunza Arreche, Edurne. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D.

Iragarkiaren kodea: L2404352