63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAMENDIAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aramendiako Kontzejuak, 2024ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aramendian, 2024ko martxoaren 12a.–Kontzejuko burua, Eva Fritschi Laciu.

Iragarkiaren kodea: L2404245