63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta espedientea jendaurrean jartzen da Ameskoabarrengo Udalaren Idazkaritzan (San Anton karrika, 30, Zudairi) 15 egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 7.c) eta 18.2 artikuluetan (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da ezen, epe horretan alegaziorik jasotzen ez bada, 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientearen eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena behin betikoa izatera pasatuko dela.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2404243