63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batez 2024ko martxoaren 14an egin bilkuran.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legaren 202. artikuluan xedatutakoari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Agoitzen, 2024ko martxoaren 14an.–Mankomunitateko burua, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2404461