63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da 2022ko urriaren 25eko osoko bilkuran onetsitako 2023ko plantilla organikoa, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Izan ere, plantilla organikoa onetsi zen aurrekontua hasiera batez onestearekin batera, eta bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin; halaber, udal honetako lanpostuen zerrenda ematen da aditzera. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.

Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Burgin, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoya Anaut Mayo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2020-03-16.

Iragarkiaren kodea: L2404302