63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko Burutzaren eskuordetzea, abstentzioagatik

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, martxoaren 7ko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ernesto Apiñaniz Remírez, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buru, naizen honek,

ikusita erantzuna eman behar zaiola 2/2024 espedientearen inguruan aurkeztutako eskaera bati,

kontuan izanik betetzen dudala Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 28.2.a) artikuluan xedatutako abstentzio-kausa, hizpide dugun prozeduran interesa duen pertsonari dagokionez,

kontuan izanik xedatutakoa Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan, eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan, eta legez esleitutako eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Mankomunitateko buruorde Laura Corres Martínen esku uztea Burutzari dagozkion eginkizunak, aipatutako prozedura izapidetzearekin eta ebaztearekin zerikusia duen guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 28.2.a) artikuluan xedatutako kausa dela eta.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea; osoko bilkurari jakinaraztea, egiten den hurrengo bileran; eta agintzea dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita".

Aguilar Kodesen, 2024ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2404072