63. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

195E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2024ko dirulaguntzen deialdia onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte intereseko programa komunitarioak egin ditzaten langabeen alde. DDBN identifikazioa: 746499.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduketak eta ekintzen hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Ondorio horretarako, lege horren 3. artikuluan tributuen %0,7ko esleipenetik ateratzen diren diru-sarreren bidez lagunduko diren taldeak jasotzen dira, eta horien artean dago "Prestaziorik gabeko langabeentzako arreta" izeneko taldea. Hortaz, deialdi honen onuradun izanen dira langabe egonik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) kotizaziopeko prestaziorik hartzen ez dutenak.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez finantzatuta dagoenez, Gizarte Ongizateko Kontseiluak, 2024ko otsailaren 1eko bilkuran, egokitzat eman du, aho batez, funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gure erkidegoa jasaten ari den krisi ekonomikoen ondorioz zuzenean, talde horien barrenean asko ugaritu dira bazterketa sozialeko egoeran izanik oinarrizko errenta jasotzen ari diren pertsonak; horregatik, beharrezkoa da jarduketa horietatik batzuk aipatu prestazioa jasotzen ari diren familia unitateetara bideratzea.

Egoera sozioekonomikoak neurri handiagoan kanporatu ditu lan merkatutik gizarteratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak, dela adinarengatik, prestakuntza maila eskasarengatik, gutxiengo etnikoetakoak izateagatik, osasun mentaleko prozesuetan egoteagatik, etab.

Batzuetan, kolektibo ahulenek ez dituzte baldintzak betetzen prestakuntza arruntera iristeko (lan merkatura sartu aurreko ohiturak, prestakuntza maila gutxienekoa, gaztelania ezagutzea, etab.), eta beharrezkoa izaten da aldez aurreko lan handia, sektore ahulenen gaitasun pertsonalak, prestakuntzakoak eta enplegukoak hobetzeko, enplegagarritasuna eta lan merkaturako sarbidea hobetze aldera.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarte-bazterketaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira arlo horretan jarduten duten gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Orobat, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa printzipio gidari batzuk ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko xedapenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea dirulaguntza horiek emateko, hots, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizartetik baztertuta eta lanik gabe dauden pertsonak gizarteratzera eta lanean hastera bideratutako jarduketak egin ditzaten.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, zeinek adierazten baitute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek ematea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi hau onestea: "Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak, 2024. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egin ditzaten langabeen alde".

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

3. 1.926.748,79 euroko kreditua baimentzea, 2024ra luzatutako 2023ko aurrekontuko partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

901003-91600-4819-231612: PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidezkoak

2024

1.926.748,79 euro

4. Foru agindu hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, bai eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–2024KO DEIALDIA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO, GIZARTE-BAZTERKETA EGOERAN ETA, ALDI BEREAN, LANIK GABE DAUDEN PERTSONENTZAT GIZARTE-INKLUSIOAREN ARLOKO PROIEKTUAK EGITEKO. OINARRIAK

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak deialdia egin du irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko 2024an, helburua izanik finantzaketa ematea, lehentasunez, oinarrizko laguntzako gizarte-zerbitzuetan artatzen diren eta, aldi berean, gizartetik baztertuta eta lanik gabe dauden pertsonentzat gizarteratzearen arloan antolatzen diren proiektuei.

Deialdi honen babespean egin beharreko proiektuak bi jarduketa ildotan gara daitezke:

a) Gizartetik baztertuta dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, batez ere errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen ari badira eta hainbat faktorerengatik ezin badituzte erabili arlo honetako baliabide arruntak, eta, bazterketako zenbait adierazlerengatik, gizarteratzeko eta laneratzeko akonpainamendu-ibilbideen onuradun izan badaitezke.

b) Gizartetik baztertuta dauden pertsonen aldi baterako kontratazioa, laneratzeko aukerak hobetzeko ohiturak eta gaitasunak eskura ditzaten. Modalitate honen babesean kontratatu beharreko pertsonek talde hauetako batean egon beharko dute:

–Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun direnak.

–Salbuespenez, kontrata daitezke errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen ez dutenak, baldin gizartetik baztertuta badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratzeko ibilbidea egiteko.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

2. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Berariaz baztertzen dira, halaber, kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eduki bakarra duten proiektuak.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 1.926.748,79 eurokoa izanen da, erabilgarri dagoena 2024ra luzatutako 2023ko aurrekontuko "PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidez" deritzon 901003 91600 4819 231612 partidan.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

–A modalitatea: Proiektu integralak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko. Modalitate honetarako 1.316.748,79 euro gordeko dira; proiektu bakoitzerako 75.000,00 euro emanen dira, gehienez ere.

Proiektu honen xede izanen dira sarbiderik ez dutenak prestakuntza eta/edo enplegu arloko baliabide arruntetara, prestakuntzan gabeziak izateagatik, edo prestakuntzarik ez izateagatik, gaitasun pertsonal falta izateagatik, edo egoera administratibo irregularrean egoteagatik, etab.

Modalitate honen babesean aurkeztutako proiektuek honako hauek barne har ditzakete:

1.–Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.

2.–Lan merkatuan sartu aurreko ekintza okupazionalak.

3.–Norbera gaitzeko ekintzak.

4.–Lanerako prestakuntza eta enpresako praktikak.

Modalitate honetan aurkeztu beharreko proiektuek esku-hartzearen ardatz nagusi gisa izanen dute gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzea, eta, horretaz gain, honako hauetara bideratuko dira:

–Abilezia pertsonala eta gaitasunekoak eskuratzea eta hobetzea.

–Onuradunen enplegagarritasuna handitzeko ekintzak garatzea. Honako hauetan zentratuko dira: ohiturak hartzea, hizkuntza gaitasunak hobetzea, gaitasun okupazionala, enplegurako orientatzea eta laguntzea.

Deialditik kanpo daude profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak.

–B modalitatea. Errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren onuradunak kontratatzea barne hartzen duten proiektuak. Salbuespenez, bestelako pertsonak kontrata daitezke, alegia, errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren onuradunak ez direnak, baldin gizartetik baztertuta badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratzeko ibilbidea egiteko.

Modalitate honetarako 610.000,00 euro gordeko dira guztira; proiektu bakoitzerako 90.000,00 euro emanen dira, gehienez ere.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan berariaz jasota izatea helburu gisa esku-hartze soziala gizarteratzearen esparruan.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Ez egotea dirulaguntzak eskuratzeko aukeraz gabeturik ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Bat etorriko dira modalitate hauetako batzuekin:

–A modalitatea: proiektu integralak izatea, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko, lehentasunez zuzentzen direnak errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten unitateetako kideentzat.

Parte hartzen dutenak izanen dira, ahal dela, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten unitateetako kideak, edo halakorik jaso gabe ere gizartetik baztertuta daudenak eta gizarteratzeko ibilbidea egiteko gizarte akonpainamendua behar dutenak. Azken kasu horretan, oinarrizko gizarte zerbitzuetatik / auzoko unitateetatik edo gizarteratze eta laneratze taldeetatik (GLT) bideratuko dira haietan parte hartuko duten erabiltzaileak. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak ofizioz egiaztatzen ahalko du nola egiten den bideratze hori.

Aurkezten diren proiektuek jarduketa hauek jaso beharko dituzte:

1.–Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.

2.–Lan merkatuan sartu aurreko ekintza okupazionalak.

3.–Norbera gaitzeko ekintzak.

4.–Lanerako prestakuntza eta enpresako praktikak.

–B modalitatea: pertsonak kontratatzea barne hartzen duten proiektuak; honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

1.–Pertsona kontratatuen profilari eta kontratuen ponderazioari dagokienez:

a) Errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren onuradunak izatea kontratazioaren unean. Kontratu guztien %70 izanen dira gutxienez talde honi egindako kontratuak.

b) Salbuespenez, kontrata daitezke errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen ez dutenak, baldin gizartetik baztertuta edo horren arriskuan badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratzeko ibilbidea egiteko. Hauei egindako kontratuak gehienez ere kontratu guztien %30 izanen dira.

Horretarako, gizarte zerbitzuak SIDIS (Gizarteratzeko Eskubidearen Informazio Sistema) tresnaren kodiagnostikoa eduki beharko du, eta horren emaitza gizarte-bazterketa edo arriskua izan beharko da. Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du baldintza hori betetzen dela.

2.–Kontratuak ez dira sei hilabetetik beherakoak izanen, eta lanaldi osokoak, lanaldi erdikoak edo hiru laurdeneko lanaldikoak izan daitezke.

3.–Laguntza soziala koordinatzen duten teknikarien kontratazioa; gastu hori ez da aurreko ataleko gastuaren %10 baino handiagoa izanen.

4.–Prestakuntzarako gastua; bertan, kontratatzen den taldea prestatzeko jardueren gastua sartuko da, edo kontratatzen diren horiek garatzen dituzten jarduerak profesionalki kontrolatuko dituzten lan prozesuetako teknikariak kontratatzeko gastua. Atal hau ez da 1. puntuko kontratazioetako gastuaren %30 baino handiagoa izanen.

c) Proiektuek eraginkorrak eta efizienteak izan beharko dute, artatutako pertsona kopuruaren arabera.

d) Jarduera horiek 2024an egitea. Dirulaguntza esleitzeko ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak berariaz lehenagoko bat adierazten badu, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

e) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %12,5etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera bera garatzeko jasotzen diren beste batzuekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek eman edo norbanakoek eman (nazionalek edo atzerrikoek), baina ezin da kofinantzaziorik jaso Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren dirulaguntzen beste deialdi batzuetatik.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiaren epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2024ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-emateenak izanen dira, eta 2025eko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira, kontuan izanik laugarren oinarriko d) puntuan ezarritakoa.

3. Gastu diruz lagungarriak partida hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, zein den eskatu den modalitatea, horren arabera:

A1) A modalitatea:

a.1.1) Jarduera gauzatzearekin lotura zuzena duten gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

a.1.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak, parte-hartzaileen istripu asegurua barne.

a.1.3) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Proiektuko langileen lanaldiak entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egozteko, dokumentu bidezko babesa beharko da, langileen ordutegia kontrolatzeko parteen bitartez egiaztatu ahal izateko benetakoa dela proiektuan aritzen diren langileen dedikazioaren gastua.

Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.1.4) Bekak eta/edo pizgarriak partaidetzarako. Honelakoak izan daitezke parte-hartzaileek jasotzen ahal dituzten bekak eta/edo pizgarriak:

–Garraiorako laguntza: prestakuntza ekintzetan eta ekintza okupazionaletan eta lanetik kanpoko praktika ordainduetan parte hartzen dutenek garraio publikorako laguntza jasotzeko eskubidea dute, parte hartzen duten egun bakoitzeko. Garraio publiko egokirik ez badago, ibilgailu pribatuen bidezko kilometrajea, taxiak edo garraio kolektiboak ordaintzea baloratzen ahalko da, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak oniritzia eman ondoren.

–Ekintza okupazionaletan edo lanekoak ez diren praktiketan parte hartzeagatiko laguntza ekonomikoak. Laguntza horren zenbatekoa ez da eguneko OAEAPa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) baino handiagoa izanen, praktiketan parte hartzen den egun bakoitzeko.

–Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza: 12 urtetik beherako haurrak edo mendekotasuna duen 2. mailarainoko ahaideren bat beren kargura dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta ekintza okupazional bat egiten ari badira. Laguntza horren zenbatekoa izanen da egun bateko OAEAPa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) adinakoa, jarduera okupazionalean parte hartzen den egun bakoitzeko.

a.1.5) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira (ez parte-hartzaileen mugikortasunari), jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.1.6) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.1.7) Finantza-gastuak: Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, portzentaje horretarainoko hainbanaketa eginen da.

a.1.8) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa ez da sartuko jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

Bankuko transakzioaren bidez justifikatuko dira (bankuko transferentzia edo txekea) haborokinen eta bidaietarako eta dietetarako gastuak.

A.2) B modalitatea:

a.2.1) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak: parte-hartzaileen istripu-asegurua eta prestakuntzaren berezko materiala.

a.2.2) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta laguntzako langileen beste lan karga batzuk, eta entitate onuradunak jarduketak gauzatzeko izendatzen dituen monitorearenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Erabaki da langileen gasturako dirulaguntza gehienez ere Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzuak ematen dituen gizarte-langile batentzat ezarritakoa izanen dela. Proiektuari lan prozesuetako teknikari gisa atxikitako pertsonek (langile kontratatuak profesionalki kontrola ditzaten) gutxienez ere bigarren mailako lanbide heziketari dagokion prestakuntza izan beharko dute, edo gutxienez ere bi urtez antzeko lanak egin dituztela frogatu. Azken kasu honetan, enpresaren ziurtagiriaren bidez justifikatu beharko dute, kontratuaren iraupena eta egindako jarduerak adierazita.

Proiektuko langileen lanaldiak entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egozteko, dokumentu bidezko babesa beharko da, langileen ordutegia kontrolatzeko parteen bitartez egiaztatu ahal izateko benetakoa dela proiektuan aritzen diren langileen dedikazioaren gastua.

a.2.3) Onuradunak kontratatzeko gastuak: dirulaguntza 1.852,2 eurokoa izanen da gehienez ere hilabete eta lanpostu bakoitzeko; zenbateko hori lanbide arteko gutxieneko soldataren %140 da, zeina 2024rako ezarri baitzen otsailaren 6ko 145/2024 Errege Dekretuaren bidez, barne hartuta aparteko bi pagen hainbanaketa eta Gizarte Segurantza. Zenbateko horretatik gorako kopuru guzti-guztiak entitate eskatzaileek osorik hartuko dituzte beren gain.

a.2.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.2.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazio puntuala, proiektuan jasotzen den prestakuntza emateko, eta bankuko transferentziaren bidez justifikatuko da.

a.2.6) Finantza-gastuak: Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, portzentaje horretarainoko hainbanaketa eginen da.

B) Zeharkako gastuak.

Dirulaguntzaren %12,5eko edo hortik beherako zenbatekoa egotz dakieke zeharkako kostuei. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Edozein prestakuntza jardueratan eta praktika okupazionaletan parte hartzen dutenek dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunen estaldura izan beharko dute jarduera horietan parte hartzeak sortutako arriskuagatik; horretarako, poliza bat kontratatuko da, non eta kasuan kasuko araudiak ez duen hori galarazten. Parte-hartzaileen kopuruaren eta arriskuaren iraupenaren araberakoa izan beharko du.

5. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkezten ahalko du proiektu modalitate bakoitzeko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide-orri orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (eskaera telematika bidez eginen da):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean proiektua gauzatzeko ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, zeinetan adierazten baita entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik (debeku horiek dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri direnak); bereziki, 13.2 artikuluko g) apartatuko entitateak ezin dira onuradun izan: "Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, foru lege honetan, zergei buruzko lege orokorretan edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak".

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela.

a.6) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.

a.8) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko "finantza gastuak" izeneko a.1.7 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Entitate eskatzaileek, nahi izanez gero, dirulaguntza eskaerarekin batera aurkezten ahal dute deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntzaren entitate onuradunek bete beharko dute oinarri hartan ezarritakoa, eta 10 eguneko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

a.11) Proiektua gauzatzeko eskatu eta/edo jaso diren beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean. Eredua eskuragai egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/hasiera / Dirulaguntzak eta bekak) eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es.

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, espedientea bukatu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du, inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.

39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak eskuratzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak daudenean.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.

Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Gauzatzen diren proiektuek 1.926.748,79 euroko aurrekontua izanen dute guztira, 2024ra luzatutako 2023ko aurrekontuko "PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidez" izeneko 901003 91600 4819 231612 partidaren kargura:

–1.316.748,79,00 euro, A modalitateko proiektuetarako.

–610.000,00 euro, B modalitateko proiektuetarako.

Esleitutako diru guztia banatzen ez bada, beste modalitate batera bideratzen ahalko da soberakina.

1. Eskaerak bereiz eta zein bere aldetik baloratuko dira, 2. oinarrian adierazitako modalitate bakoitzeko, 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietatik 50, gutxienez, II. eranskineko B atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiak baturik aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen bada, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera dirulaguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzat eskatutakoak gainditzen duenean hura finantzatzeko dagoen zenbatekoa, dirulaguntza ematea proposatuko da efizientea bada, eta, kasu horretan, 11. oinarriko 2. atalean aurreikusitako tramitea eginen da.

5. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio-organoak proposamen-txostena eman aurretik, entitate interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari.

2. Dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, eta dirulaguntza ematea efizientea bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako eskaeraren aurrekontua ez da txikiagoa izanen bi hauen arteko batura baino: proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, halakorik badago, hasieran aurreikusitako kofinantzaketaren zenbatekoa, modu homogeneoan (eskaeran ageri den kofinantzaketaren ehuneko bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa bukatuta, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea; horrez gainera, gainerako eskaerak ezetsi direla aipatuko da, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena; entitatearen ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena; bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke (www.nafarroa.eus), baita helbide elektroniko honetan ere: sincluss@navarra.es.

2. Azken justifikazioak edo justifikazio partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Aurreratu ez diren dirulaguntzen tarteko ordainketak eta/edo azken ordainketa egiteko justifikazio partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten tekniko laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako datuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

Gastuen egiaztagiri gisa, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan emailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, jarraikiz apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.

Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

a.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela.

a.5) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.6) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak ez baditu.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.8) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

a.9) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

a.10) Proiektuari egotzitako langileen ordutegi-parteak, seigarren oinarriko (Gastu diruz lagungarriak) a.1.3) eta a.2.2) puntuetan adierazitakoarekin bat.

b) Azken justifikazioa, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren gauzatzeari buruzko memoria teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera xehakatuta.

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan zeharkako gastuei egotzitako portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita finantzatutako programetan proiektuko langileek egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.7) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.8) Proiektuari egotzitako langileen ordutegi-parteak, seigarren oinarriko (Gastu diruz lagungarriak) a.1.3) eta a.2.2) puntuetan adierazitakoarekin bat.

b.9) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak egunean dituela.

b.10) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

b.11) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

b.12) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.13) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.

4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Dirulaguntzaren ordainketa aurreratua aukeratu duten entitateen kasuan izan ezik, 2024ko abenduaren 31 azken eguna izanen da azken justifikazio partziala aurkez dezaten justifikazio partzialak aukeratu dituzten entitateek. Era berean, abenduko azken astean aurkeztu beharko dute aurrerakinik jaso ez duten eta justifikazio partzialik egin ez duten entitateek.

6. Kasu guztietan, azken memoria, beranduenez, 2025eko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

7. Ondoko taulan, "egoerak, epeak eta aurkeztu beharreko agiriak" laburbiltzen dira.

JUSTIFIKAZIO PARTZIALAK EDO OSOAK AURRERAKINIK JASO EZ BADA

AZKEN JUSTIFIKAZIOA / MEMORIA

Egoera/dokumentaziorako epeak

Aurkezteko epea

Aurkeztu beharreko agiriak

Mugaeguna

Aurkeztu beharreko agiriak

Dirulaguntza aurrerakinarekin

2025-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurreratu gabeko dirulaguntza eta justifikazio partzialen aukera

Entitateek erabakiko dute noiz; 2024ko abenduko azken astean aurkeztu beharko dute ordainketarako eskubidea duen azken justifikazioa

–Txosten tekniko partziala

–Justifikazio ekonomikoa

2025-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurreratu gabeko dirulaguntza eta azken justifikazio partzial bakarraren aukera

2024ko abenduko azken astea.

–Txosten tekniko partziala

–Justifikazio ekonomikoa

2025-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurkezteko epea

Aurkeztu beharreko agiriak

Diruz lagundutako proiektu guztiak

–2024ko ekainaren 30a, edo proiektua gauzatzeko ezarritako denboraren erdia iragan denean, urtarrilean hasi ez direnen kasuan.

–Proiektuaren gauzatze mailari buruzko txostena.

–Parte-hartzaileen zerrenda.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera eta aurkeztutako eta diruz lagundutako proiektuan hartutako konpromisoak betez, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak jartzea ere.

b) Oinarri hauetan adierazitako frogagiriak aurkeztea (tartekoak eta azkenak), baita Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak eskatzen dion beste edozein txosten ere proiektuaren exekuzioari dagokionez diruz lagundutako programan parte hartu duten pertsonei buruz.

Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (programen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak etab.) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.

c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Diruz lagundutako proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, bat etorriz Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte. Horrenbestez, proiektuaren komunikazio elementu orotan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta hark "finantzatutako proiektua" testua agertuko dira, edo hark "osorik finantzatutako programa", finantzazioa proiektuaren kostu osora iristen bada.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektuaren exekuzioa nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, eragina izan beharko du helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan behar adina arrazoi eman beharko dira aldaketa edo zailtasun horren gainean, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, eta inola ere ez aurtengo azaroaren 30a baino geroago. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

m) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako programa gauzatzeko.

n) Onuradunak kontratatzen badira, parte-hartzaileen kontratuak igorriko dira Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalera, haiek kontratatu eta 15 eguneko epean.

o) Oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo auzoko unitateei jardueran sartu, hasi eta bukatu izanaren berri ematea, bereziki baldin eta horrek ekartzen badu errenta bermatua jasotzen duten unitateetako kide diren pertsonak kontratatzea.

p) Errenta bermatua jasotzen duten unitateek enpleguari uko egiten diotenean aplikatzen den jarduketa protokoloa betetzea. Nafarroako Gobernuak onetsi zuen protokolo hori 2013ko ekainaren 26ko Erabakiaren bidez.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Ezertan galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Ez-betetzetzat hartuko da proiektuan aurkeztutako konpromisoak ez konplitzea parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, haien profilari dagokionez, proiektuko jardueren iraupenari dagokionez, deribazio iturriei eta abarri dagokienez, eta bereziki dirulaguntza lortzeko puntuazio erabakigarria ematen duten konpromisoei dagokienez.

3. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa edo dirulaguntzaren azken ordainketatik gutxitu beharrekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

4. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Baldin azken justifikazioan ez-betetze formalak baino ez badira gertatzen, kontuan hartuko da zenbat egunez aurkeztu diren dagozkion dokumentuak epez kanpo, eskala honen arabera:

  • Egun baliodun batetik hirura bitarteko atzerapena: %5eko murriztapena arte.
  • Lau eta sei egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.
  • Sei egun baliodun baino gehiagoko atzerapena: dirulaguntza osoa itzultzea edo galtzea.

5. Aurreko apartatuetan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo presuntziozkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA.–LANGABEEN ALDEKO GIZARTE INTERESEKO PROIEKTU KOMUNITARIOAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

A.–EGOKITASUN INSTITUZIONALA (%18) (18,00 PUNTU)

(A ETA B MODALITATEAK)

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu bitarte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 puntu urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20 edo gehiago baina %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu bitarte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu bitarte)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu bitarte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

4 finantzabidetik gora, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak

2,00 puntu

2 finantzabidetik gora, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte inklusioaren arloan

(8 puntu bitarte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratze lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu bitarte)

a.3.4.

"Auditoretza soziala" egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu arte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu arte)

B.–PROIEKTUAREN KALITATE TEKNIKOA

A MODALITATERAKO (%82) (82,00 puntu)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(5,00 puntu bitarte)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu bitarte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Atala ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu gehienez)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu gehienez)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Atalak ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu gehienez)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Atala ez da bete

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa

(7 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 7ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

7,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

5,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

3,50 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,00 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(8,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntarioak izatea, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(1,00 puntu bitarte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide teknikoen egokitasuna (materialak, lokalak)

(1,00 puntu gehienez)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(1,00 puntu arte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena ≥ %20

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena ≥ %5 eta < %20

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik edo %5etik beherakoa da

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(6 puntu bitarte)

b.4.1.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du lehen laguntzako oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin eta enplegu agentziekin

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(26,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jaso eta proiektuan parte hartzen duten pertsonak (baloratzen dira prestazioa jasotzea eta ondoz ondoko 12 hilabeteko antzinatasuna izatea gutxienez)

(5,00 puntu bitarte)

≥ %75 dira errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenak, gutxienez ondoz ondoko 12 hilabeteko antzinatasuna izanik

5,00 puntu

%50-%74 dira errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenak, gutxienez ondoz ondoko 12 hilabeteko antzinatasuna izanik

4,00 puntu

≥ %75 dira errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenak

3,00 puntu

%50-%74 dira errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenak

2,00 puntu

b.5.3.

Pertsonek sartzeko erabilitako prozedura

(5,00 puntu bitarte)

Gizarte zerbitzuen bidez bakarrik (OGZ-AU, GLT)

5,00 puntu

Batez ere gizarte zerbitzuen bidez (OGZ-AU, GLT)

3,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.4.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(2,00 puntu gehienez)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.5.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen portzentajea

(5,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.5.6.

Zenbateko portzentajea den administrazio egoera irregularrean familia laguntzarik gabe eta/edo etxerik gabe egonda jardueran parte hartzen duten 18 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileena

(4,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

4,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.6.

Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den

(4,00 puntu bitarte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

B MODALITATERAKO (%82) (82,00 puntu)

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(32,00 puntu bitarte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(3,00 puntu bitarte)

Guztiz koherentea da

3,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

1,50 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(4,00 puntu bitarte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

4,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

2,00 puntu

Atala ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena eta haien egutegia

(4,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuta

4,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

2,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(3,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

1,50 puntu

Atalak ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Kontratazio kop. Guztirako kontratazio hilabeteak kontuan hartuta (kontratatuen kopurua bider kontratazio hilabeteen kopurua)

(8,00 puntu bitarte)

≥ 36 kontratazio hilabete

8,00 puntu

25 hilabetetik 35era

4,00 puntu

15 hilabetetik 24ra

2,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(10 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortuko direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak beteko direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 10era arteko eskala kualitatibo batean neurtuko da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

7,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

2,50 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak eta egiaztatze iturriak

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(14,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Lan prozesuetako teknikariak kontratatu dira lanean laguntzeko

(3,00 puntu bitarte)

b.3.2.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Boluntarioak izatea, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(1,00 puntu gehienez)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(1,00 puntu arte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(5,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena ≥ %20

5,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena ≥ %5 eta < %20

3,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik edo %5etik beherakoa da

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(6,00 puntu bitarte)

b.4.1.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du lehen laguntzako oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin eta enplegu agentziekin

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(2,00 puntu gehienez)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(18,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenen ezaugarriak (etenik gabeko 12 hilabeteko gutxieneko antzinatasuna bakarrik baloratuko da)

(5,00 puntu bitarte)

≥%90 dira errenta bermatua eta/edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenak

5,00 puntu

%75 eta %90 artean

3,00 puntu

%50 eta %74 artean

1,00 puntu

b.5.2.

Pertsonek sartzeko erabilitako prozedura

(6,00 puntu bitarte)

Gizarte zerbitzuen bidez bakarrik (OGZ-AU, GLT)

6,00 puntu

Batez ere gizarte zerbitzuen bidez (OGZ-AU, GLT)

4,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen portzentajea

(5,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.5.4.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak, etab.)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.6.

Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den

(6,00 puntu bitarte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

6,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F2403808