62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

81E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, 29.artikuluan arautzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea, administrazio publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa babes zibilaren arlorako, eta batzordeari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko direla, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Orokorreko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena.

14/2008 Foru Dekretu horren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak kide hauek izanen dituela: batetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, batzordeko burua izanen dena, eta Barneko zuzendari nagusia, batzordeko buruordea izanen dena, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, toki entitateak eta Estatuko Administrazioa ordezkatzeko aukeratutako kideak.

Departamentu hauetako kide banak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa batzordean: Toki Administrazioko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Osasun Departamentua; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua. Kide horiek zuzendari nagusien artetik izendatuko dira, kontuan harturik bakoitzak zer lotura duen batzordearen jardunaren gaiekin, eta, bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea eta Nafarroako Foruzaingoko burua ere izanen dira batzordeko kide.

Batzordean Nafarroako toki entitateen ordezkari izanen dira, batzordekide gisa, Iruñeko alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako beste bi pertsona.

Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa, batzordeko eskubide osoko kide izateko gonbita helaraziko zaie honakoei: Gobernuak Foru Komunitatean duen Ordezkaritzako Babes Zibileko Unitateko buruari, Iruñeko Poliziaren goi buruari eta Nafarroako Guardia Zibilaren goi koronelari.

Azkenik, 4. artikuluak ezartzen du Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko titularra izanen dela batzordeko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe, batzordekideek ordezko bat izenda dezaketela batzordearen bileretara joaterik ez duten kasuetarako, eta batzordearen bileretara joan daitezkeela batzordekideek proposatutako teknikari edo aholkulariak, hitzarekin baina botorik gabe.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 23ko 126/2020 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideen eguneratzea egin zen.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 31ko 64/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea osatzen duten kideen beste eguneratze bat onetsi zen, eta Uxue Itoiz Mariñelarena andrea batzordekide izendatu zen, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia den aldetik.

Nafarroako Foru Komunitatearen egitura organiko propioetan aldaketak egin direnez, eta kide anitzeko organo honetan parte hartzen duten administrazio esparruetan hainbat izendapen egin direnez, egoki da batzordeko kideen zerrenda berriz eguneratzea.

Horrengatik guztiagatik, eta Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duen martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak izendatzea. Aurrerantzean, honako hauek osatuko dute:

1) Batzordeburua: Amparo López Antelo andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

2) Batzordeburuordea: Salvador Díez Zapata jauna, Barneko zuzendari nagusia.

3) Batzordekideak:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa:

–Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den aldetik.

–Ana Bretaña de la Torre andrea, Ingurumeneko zuzendari nagusia den aldetik.

–José Antonio Marcén Zunzarren jauna, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia den aldetik.

–Antonio López Andrés jauna, Osasuneko zuzendari nagusia den aldetik.

–Pedro Andrés López Vera jauna, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia den aldetik.

–Uxue Itoiz Mariñelarena andrea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia den aldetik.

–José Javier Boulandier Herrera jauna, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria den aldetik.

–Iván Ortueta Izco jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua den aldetik.

b) Nafarroako toki entitateen ordezkari gisa:

–Joseba Asirón Sáez jauna, Iruñeko Udaleko alkatea den aldetik.

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Tafallako alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

–Antonio Ángel Moleón Segura jauna, Arroizko alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

c) Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa:

–Azuzena Trigo Casalod andrea, Gobernuak Foru Komunitatean duen Ordezkaritzako Babes Zibileko Unitateko burua den aldetik.

–José María Borja Moreno jauna, Nafarroako Poliziaren goi burua den aldetik.

–José Miguel Barbero Hernández jauna, Nafarroako Guardia Zibilaren goi koronela den aldetik.

4) Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria izanen da Batzordeko idazkaria.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2403981