62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Aginduaren bidez sortu zen Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoa, aholkularitza teknikoko organoa izan zedin osasun sistema publiko osoa humanizatzeko estrategiarekin lotutako ekintzak diseinatzeko.

Behin estrategia prestatuta, beharrezkoa da estrategia horretan parte hartzeko eta hura bultzatzeko organoak izatea, kontuan hartuta estrategiaren helburua dela osasun sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak pazienteen autonomiaren gaineko kontzientziazio handiagoarekin bateratzea eta jardun profesionalak haien beharren arabera bideratzea. Horretarako, batzorde hori eratu zen, diziplina anitzeko ordezkaritzarekin eta osasun-sistema publikoko arreta-eremu guztien parte-hartzea integratuz. Helburua da faseak zehaztea humanizazioa emeki-emeki txertatzeko Nafarroako osasun zerbitzu publikoen zereginean, lehentasunak ezartzeko eta egindako ekintzen balioa nabarmentzeko.

Osasuneko kontseilariak uztailaren 5ean eman 276E/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatu zen.

Aldaketak izan direnez osasun egituretan eta lanpostu batzuen erantzukizunetan, beharrezkoa da batzordearen osaera aldatzea berriz, sustatuko bada Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren ekintzak gauzatzeko helburua.

Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuaren proposamen-txostenaren bidez, proposatu da Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoko kideak aldatzea.

Maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Agindu horrek, 3. aginduan, aholku batzorde tekniko horren osaera ezartzen zuen. Kide berriak Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatu behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako osasun sistema publikoa Humanizatzeko Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzea (batzorde hori Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 205E/2018 Foru Aginduan ezarri zen). Hona hemen kideak:

–Genoveva Ochando Ortiz, Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburua izanen dena, Osasun Departamentua ordezkatuz.

–María Asunción Rey Escalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuko burua, batzordeko idazkari lanetan arituko dena.

–Nancy Nelly Gonzalo Herrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria.

–Marta Ancín Pagoto, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Osasun Zainketen zuzendaria.

–Milagros Larráyoz Dutrey, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria.

–Sergio Ladrón Arana, Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua.

–M.ª Mar Paternain Osés, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

–Ana Campillo Arregui, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

–María Estrella Extramiana Cameno, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko burua.

–Susana Miranda Leoz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea.

–María Pilar Abaurrea Leoz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitateko burua.

–Concepción M.ª Moreno Sousa, Osasun Departamentuko Humanizazio, Aseguramendu eta Parte-hartze Ataleko burua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2403951