62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

"Santa Águeda" erretirodunen tabernaren errentamendua. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2024ko martxoaren 14ko 23. Ebazpenaren bidez, errentamendurako lehiaketa publiko baten proiektua eta baldintza-agiria onetsi ziren. Lehiaketak eragiten dio "Santa Águeda erretirodunen taberna" deritzon udal-higiezinari, eta edozein erabiltzailek taberna eta jatetxe moduan ustiatzen ahalko du.

Ondasun hori El Moral kaleko 5ean dago (3. poligonoko 572. lurzatia), Murillo el Frutoko udal-mugartean, eta 120 m²-ko azalera du. Tafallako Jabetza Erregistroan inskribatua dago, eta hau da katastroko erreferentzia: 310000000002306911ID.

Hori guztia argitara ematen da, hamar egun naturaleko epean espedientea azter dadin toki-erakunde honen idazkaritzan eta egoki irizten diren alegazioak jar daitezen.

Murillo el Fruton, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2404445