62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, interesekoak diren eraikinen katalogoan, babes maila berri bat (4. maila) ezartzeko eta atzemandako erroreak zuzentzeko. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko urtarrilaren 28ko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aldaketa bat egitea Irunberriko Udal Planean, interesekoak diren eraikinen katalogoan babes maila berri bat (4. maila) ezartzeko eta atzemandako erroreak zuzentzeko.

Bildu eta zuzendu dira katalogoaren azken eguneraketako (2022ko otsailaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) erroreak. Ingurumen baliorik ez duten eraikinak, berriz, kendu egin dira, edo, bestela, elementu bereziak babesteko gradu berrian sartu.

2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an, argitaratu zen aldaketaren hasierako onespena.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Interesakoak diren eraikinen katalogoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404081