62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

"Oronozko (Baztan) Zunda etxea birgaitzeko proiektua" onestea eta herri-onurako deklaratzea. Akats zuzenketa

Iragarki hau 2024ko martxoaren 14ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta egiaztatu zenez akatsak zeudela, berriz ere argitaratzen da, aurrekoa ordeztuz.

Baztango Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 7. puntuan erabaki zuen:

1.–Oronozko (Baztan) Zunda etxea desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentro gisa birgaitzeko proiektua onartzea, eta proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartzea.

Baztango udalerria (Oronoz).

Finkaren kodea: ORZ-01.

Titularrak:

–Nafarroako Foru Komunitatea (jabe soila).

–Iruñea eta Tuterako Artzapezpikutza. Bertizko Apaiz Patronatua (gozamenduna).

Katastroa: 6. poligonoko 2. partzela, "lurzorua eta eraikuntza".

Eraginak: behin betiko okupazioa 1.678,46 m². Lurzatiaren guztizko okupazioa.

Udal zerbitzu publikoa denez, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onartzeak berekin dakar proiektu horietan jasotako ondasunak onura publikokotzat jotzea eta okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

2.–Proiektua onartzean inplizituki ukitutako ondasun eta eskubideak onura publikokoak direla eta okupatu behar direla aitortzea eta deklaratzea.

3.–Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera. Bertan, interesdunek egoki iritzitako oharrak edo alegazioak egin ahal izango dituzte, eta argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, proiektua eskuragarri izango dute Baztango Udalaren bulegoetan.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Baztango Udaleko iragarki-oholean jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

5.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2404452