62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Udal Planaren aldaketa 1. poligonoko 527. lurzatian. Aldaketaren araudia

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Abartzuzako Udal Planaren hirigintza-araudia, zeina behin betiko onetsi baitzen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 31ko 37E/2023 Foru Aginduaren bidez. Araudiaren aldaketak eragiten dio 1. poligonoko 527. lurzatiaren parte baten sailkapenari, eta Javier Sainz Munárrizek sustatu du.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404230