62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Udal Planaren aldaketa 1. sektorean, 1. poligonoko 202., 41. eta 43. lurzatietan. Aldaketaren araudia

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Abartzuzako Udal Planaren hirigintza-araudia, zeina behin betiko onetsi baitzen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 31ko 39E/2023 Foru Aginduaren bidez. Zehazki, 1. sektoreko 1. poligonoko 202., 41. eta 43. lurzatietako araudia da argitaratzen dena.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404172