62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lekualdatzea, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetan. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu, Mankomunitateko buruak ebazpen bat eman du, deklaratzeko bete gabe utzi dela lekualdatze-lehiaketa, helburu duena lanpostu hutsak betetzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Deialdia argitaratu zen 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Mendabian, 2024ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2404193