62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen-proposamena

Izangai honen aldeko proposamena egiten da, jarraian adierazten den lanpostua bete dezan jarraikiz deialdiaren 9.2. oinarrian xedatutakoari (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean):

Lanpostua: gizarte-langilea. Maila: B. Lanaldia: %100. Programak: harrera eta orientazio sozialerako programa eta gizarteratzeko programa. Lorena Moreno Lopez.

Deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, proposatutako izangaiak 10 egun balioduneko epea izanen du, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan adierazitako dokumentuak aurkezteko.

Irurtzunen, 2024ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2404059