62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Lehendakariaren 2023ko martxoaren 1eko 3-2024 Ebazpenaren bidez, eta Basaburua Imotz Udal Elkartzeko administrari laguntzailea izendatzeko 2-2024 Ebazpenarekin bat etorriz, Nerea Ripa Alberdi izendatzen da administrari laguntzaile, lan-kontratudun finkoen araubidean, Basaburua Imotz Udal Elkartzean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia da eta. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan (abenduaren 28ko 20/2021 Legeak arautzen du prozesu hori).

Izendatzeko ebazpena eman eta hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Basaburuan, 2024ko martxoaren 8an.–Burua, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2404099