62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan. Bete gabe deklaratzea

Tafallako Udaleko alkatearen 160. Ebazpena, 2024ko otsailaren 7koa, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita deialdi hau: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko abenduaren 1eko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Deialdiaren 5. oinarrian xedatuta dago ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio egintza bat emanen duela, deklaratzeko lehiaketa hutsik gelditu dela. Administrazio egintza hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

Xedatutakoaren bat etorriz, eta deialdian adierazitako epean eskabiderik aurkeztu ez denez, bete gabe deklaratu behar da; hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian, Tafallako Udalean behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan.

Nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT:

Lehena.–Bete gabe deklaratzea, azalpen zatian adierazitako arrazoiak direla eta, deialdi hau: deialdia, lanpostu hutsak betetzeko lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez, Tafalleko Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko abenduaren 1ean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian.

Tafallan, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2404212