62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Lekunberriko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko martxoaren 13an emandako ebazpen baten arabera, honako hau erabaki da:

1. Ana Urriza Ormaechea izendatzea toki-erakunde honen zerbitzurako langile lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako lanpostua bete dezan. Hari esleitzen zaio udal plantilla organikoaren 8. plazaren lanpostu hutsa, bertan ezarritako maila, baldintza, lanaldi eta osagarriekin.

2. Izendatutako izangaiak, Ana Urriza Ormaecheak, hamabost egun izanen ditu lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Lekunberrin, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2404284