62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

26E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionario bat izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri zuen administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin dute.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien mendeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko izendatzea Gurutze Úbeda Echarri andrea, idazkari tekniko nagusia.

Bigarrena.–Izendapen hori noiznahi errebokatzen ahalko da.

Hirugarrena.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua ordezkatzeko izendapena errebokatzea Laura San Martín Sánchez de Muniáin andreari.

Laugarrena.–Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 4an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2403913