62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

2022ko maiatzaren 10eko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (2022ko maiatzaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 95. zenbakia), 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen arabera, birjartze-tasaren arloan.

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, (2022ko abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 250. zenbakia), Goizuetako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez funtzionario-araubidean betetzeko deialdia onartu zen.

2023ko maiatzaren 18ko 104. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen, eta probak hasteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren.

Probak amaituta, oposizio-lehiaketa gainditu zuten pertsonen zerrenda onetsi eta argitaratu zen, emaitzak ordenatuta lortutako puntuen arabera.

Azkenik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin zuen, gainditu dutenen artean deialdiko lanpostua lortu duen izangaiaren alde, deialdiko baldintzak betetzen baititu. Proposamen hori 2024ko 40. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko otsailaren 23an.

Deialdiaren 11. oinarrian eskatutako dokumentazioa epearen barruan aurkeztu ondoren, eta izangaiak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da dagokion izendapena, kontratazioa eta lanpostu hutsa esleitzea.

Ondorioz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Fernando Goia Eskudero jauna Goizuetako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako langile lanpostua betetzeko.

Izendatutako pertsona nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko da, indarrean dauden xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta eman beharko zaio, araubide horretan aurreikusitako babes-ekintzaren pean.

Bigarrena.–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa esleitzea, ondoren aipatzen den pertsonari:

–Izen Abizenak: Fernando Goia Eskudero.

–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako lanpostua.

–Maila: D.

–Araubide Juridikoa: funtzionarioa.

–Nahitaezko Hizkuntza: B1.

–Lanaldia: osoa.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita, deialdiaren 12. oinarriaren arabera.

Horretarako, dagokion kontratua formalizatuko da funtzionario gisa.

Epe horretan, eta ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik, izendatutako pertsonak lanpostuaz jabetzen ez bada, izendapenetik eratorritako eskubide guztiak galduko ditu 11.2 oinarriaren forman eta ondorioetan.

Laugarrena.–Ebazpen honetan erabakitako izendapena eta kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Era berean, udaleko web orrian eta iragarki-oholean argitaratuko da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau lan-aholkularitzari helaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Ebazpen honen aurka, nahi izanez gero, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertze errekurtsoa, hilabeteko epean, egintza administratiboa emandako organo beraren aurrean, notifikazioa egiten den hurrengo egunetik hilabeteko epean.

–Errekurtso kontentzioso-administratiboa jarri daiteke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, notifikazioa egiten den hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

–Altzadako helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, notifikazioa egin eta hurrengo egunetik, hilabeteko epean.

Goizuetan, 2024ko martxoren 12an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2404254