62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren bi lanpostu, funtzionario araubidekoak. Izendapen-proposamena

Castejongo Udaleko administrari-ofizialaren bi lanpostu betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezaten), epaimahaiak proposamena egin du Ana Moreno Ruiz eta M.ª Carmen Arellano Delgado izendatzeko, haiek baitira puntuazio handienak lortu dituzten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 15 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7. oinarrian jasotzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2023ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an.

Aplikatzekoa den araudia: 251/1993 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2404164