62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARATZURIKO KONTZEJUA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, argitaratu zen Aratzuriko Kontzejuko Batzarraren 2022ko irailaren 30eko erabaki bat, zeinaren bidez onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Aratzuriko Kontzejuko buruak honako ebazpen hauek eman ditu, zeinen bidez izendatzen baitira Aratzuriko Kontzejuaren zerbitzura funtzionario eta lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak.

–9/2024 Ebazpena, martxoaren 13koa, zeinaren bidez María Teresa Azparren Cía izendatzen baita funtzionario, aholkularitza juridikoko lanpostuan aritzeko (plaza zenbakia: 1).

–8/2024 Ebazpena, martxoaren 13koa, zeinaren bidez Pablo Jesus Ariz Cía izendatzen baita langile lan-kontratudun finko zerbitzu anitzetako langilearen lanpostuan aritzeko eta haren kontratua onesten baita (plaza zenbakia: 2).

–7/2024 Ebazpena, martxoaren 13koa, zeinaren bidez María Asunción Goicoechea Aseguinolaza lan-kontratudun finko izendatzen baita garbitzailearen lanpostuan aritzeko eta haren kontratua onesten baita (plaza zenbakia: 3).

2024ko apirilaren 15ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aratzurin, 2024ko martxoaren 14an.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2404370