62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Aldaketa, honako deialdi honen oinarrietan: "Deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenerako lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez"

Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 8an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi baten oinarriak aldatzea. Deialdiaren xedea zen Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenerako lanpostu bat betetzea, mailaz igotzeko lehiaketa bidez.

Gobernu Batzarraren 2023ko urtarrilaren 26ko Erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenerako lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez. Hori guztia egin zen hautapen-prozesuaren ondoriozko aldi baterako kontrataziorako izangaietatik abiatuta, eta hautapen-prozesuaren xedea zen sortzen diren beharrizanei erantzutea. Aipatutako Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez onetsi zen, orobat, prozesuari hasiera ematea. Erabaki hori, deialdiaren oinarriekin batera, 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

2024ko otsailaren 29an, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu zen deialdiaren 3.a) oinarriaren aurka, ez zetorrelako bat azaroaren 19ko 13/2018 Foru Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoarekin (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea).

Aurkeztutako errekurtsoa eta horri buruzko jurisprudentzia aztertu dira, eta, bereziki, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiaren 2023ko abenduaren 21eko 000198/2023 Epaian jasotakoa. Horren arabera, deialdiaren 3.a) oinarrian ezarritako betekizuna ez dator bat 13/2018 Foru Legearen 38. artikuluarekin.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Baiestea Javier Urtiaga Sanzek aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa, eta, beraz, aldatzea Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenerako plaza bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 3.a) oinarria.

Hain zuzen ere, honela dioen tokian: "a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzearen egunetik hasita, Antsoaingo Udaltzaingoko poliziaren lanpostuan.

Honela behar du: "a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartzearen egunetik hasita, poliziaren lanpostuan.

2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udalaren web-orrian, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hogeita hamar egun naturalekoa, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2404149