62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko martxoaren 6an hartua, Mobis Spain Electrified Powertrain SLUk eta VGP (PARK) España 17 SLk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

VGP (PARK) España 17 SLk "VW Next EV plataformarako bateria-sistema" izeneko inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzeko eskatu zuen 2023ko abenduaren 29an (2024ko otsailaren 9an eskaera zuzendu zuen). Inbertsio proiektu hori Noainen (Nafarroa) gauzatuko da.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "VW Next EV plataformarako bateria-sistema" izeneko inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan jasotako ondorioetarako. Proiektu hori Noainen (Nafarroa) gauzatuko da, eta haren sustatzaileak Mobis Spain Electrified Powertrain SLU eta VGP (PARK) España 17 SL dira. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, eta Mobis Spain Electrified Powertrain SLUri eta VGP (PARK) España 17 SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2403987