62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez José Fermín Antxordoki Ducay jauna izendatzen baita Analisi eta Prospekzio Bulegoko Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoko buru, bitarte baterako. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen, Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dago.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoaren Estatutuen 12.n) artikuluak xedatzen duenez (estatutu horiek urriaren 11ko 217/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari dagokio bulego horretako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako askatasunez izendatzea eta haiek kargutik kentzea, Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Espedientean jasotzen da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez, bai eta Hezkuntza Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. José Fermín Antxordoki Ducay jauna izendatzea Analisi eta Prospekzio Bulegoko Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoko buru, bitarte baterako. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen, Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dago. Izendapenak 2024ko martxoaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Analisi eta Prospekzioko Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 4an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2403875