62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2024". DDBN identifikazioa: 747667.

Kulturaren arloko enpresa-egiturak funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterenezina baita; printzipio hori Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ere jasota dago.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.

Deialdi honetan jasotako dirulaguntza lerroek eta laguntza neurriek helburu dute herritarrek kulturarako irispidea eta bizitza kulturalean parte-hartzea izan dezaten bultzatzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena, eta, azken batean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntza jarduerari laguntzea.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Kontuan harturik betetzen direla gastua baimentzeko legez ezarritako helburua, baldintzak eta betebeharrak, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatu du onets daitezela "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2024" izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, 100.000 euroko gastua baimen dadila 2024ra luzatutako 2023ko gastu aurrekontuko "ARTEM EXPORTA: Arte eszenikoen arloko ekitaldiak, jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak" izeneko A20002-A2500-4709-334103 partidaren kargura, eta foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela.

Baimendutako kredituari 35.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntza deialdi hau onestea: "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2024".

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdiaren konpromisoei aurre egiteko, ondotik adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira, zeinak handitzen ahalko baitira foru agindu honetan adierazitako eran:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334103: ARTEM EXPORTA: Arte eszenikoen arloko ekitaldi, jaialdi eta lehiaketetarako laguntzak

2024

100.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA.–"ENPRESEK ETA PROFESIONALEK ANTOLATUTAKO ARTE ESZENIKOEN ETA MUSIKAREN ARLOKO JAIALDIAK ETA SARIKETAK EGITEKO DIRULAGUNTZA. ARTEM JAIALDIA" DEIALDIA, 2024AN NAFARROAN EGITEN DIRENETARAKO. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko.

1.2. Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

1.3. Deialdiaren helburua da Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan egiten diren jaialdiei laguntzeko bide bat ezartzea, gizarteak kultur ekoizpenaz gozatzeko aukera izan dezan.

1.4. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.

1.5. Jaialdiak eta sariketak 2023ko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira, biak barne. Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2023ko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 8ra artekoak izan behar dute, biak barne.

1.6. Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Arte eszenikoetako edo musikaletako lan baten produkzioa (antzerkia, dantza, zirkua, kontzertua...).

b) Zinemako eta ikus-entzunezko arteen produkzioa.

c) Egonaldi artistikoak eta ikerketakoak.

d) Jarduera turistikoak.

e) Lehiaketak.

2.–Pertsona edo entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

a) Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.

b) Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izan behar dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik. Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

2.2. Aurreko atalean aipatutako pertsona fisikoek eta entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.5 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafeetako batean.

2.3. Kanpoan gelditzen dira:

a) Toki erakundeak, haien erakunde autonomoak eta partaidetzaren gehiengoa Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeena duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten entitateak.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenenak barne.

d) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eta musikako, dantzako edo beste arte arlo batzuetako eskola edo akademiak.

e) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta lanbide elkarteak.

2.4. Nortasun juridikorik ez duten entitateek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahal aski duena.

2.5. Pertsona edo entitate onuradunek bete behar dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak. Ezin izanen dira onuradun izan, orobat, zehapen administratibo irmoak edo kondena-epai irmoak betetzen ari diren entitateak, edo zehapen eta kondena-epai bat betetzeko zain daudenak, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak egiteagatik edo onartzeagatik.

3.–Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (100.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Dirulaguntza emanen da baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Baimendutako kredituari 35.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa, ez eta 20.000 eurotik gorakoa ere.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, laguntzaren zenbatekoa eskatutako bera izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako ezarritako kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira, bat etorriz 7.3.4.a) oinarrian adierazitakoarekin.

3.5. Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, entitate onuradunari eskatzen ahalko zaio eskaera berregiteko, eta aplikatu zaio 7.3.4.b) oinarrian ezarritakoa.

3.6. Pertsona edo entitate onuradunen batek laguntzari uko eginez gero, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Uko egitearen ondorioz eman gabe gelditzen den dirulaguntza puntuazio ordenaren arabera dagokionari ematen ahalko zaio, 3.5 oinarrian xedatutakoa aplikatuta.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Deialdi honetan aurkeztutako jaialdi eta/edo sariketa proiektuan 8. oinarrian aipatzen diren atalak jasoko dira (bertan adierazitako izenarekin eta ordenarekin), eta, edozein kasutan, atal hauek izanen ditu:

a) Izena.

b) Deskribapen zehatza. Atal honetan zehaztuko dira jaialdiaren/sariketaren helburuak (orokorrak eta zehatzak), horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta/edo jarduerak, eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak. II. eranskineko eredua erabiliko da.

c) Aurrekontua. Atal honetan, jaialdi/sariketaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da koherenteak direla jaialdi/sariketari aurre egiteko entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak). Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da. Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

d) Hainbaten artean antolatutako proiektua bada, lankidetzazko antolaketaren kontratua.

5.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Pertsona juridikoek eskaerak telematikoki aurkeztu behar dituzte nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia" deialdiaren fitxaren bidez (www.nafarroa.eus web-orriko tramiteen biltzailean dago fitxa hori). Eskaeraren eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak tramiteen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2024" deialdiaren fitxan eskura daitezke. Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat adierazi beharko da, bide hori erabiliko baita zerbitzu arduradunaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpenetarako.

Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

5.3. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre, Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

5.4. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Dokumentazio guztia eskaneatua aurkeztuko da, ongi bereizitako eta behar bezala identifikatutako agirietan:

a) Eskaera aurkezteko unean ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafe hauetako batean alta emanik egotearen frogagiria (erakunde ofizial eskudunak emana):

–1. atala (enpresa jarduerak): 965. taldea.

–2. atala (jarduera profesionalak): 85. multzoa.

–3. atala (jarduera artistikoak): 1., 2. edo 3. multzoak.

b) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

1) Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakiarena, hurrenez hurren.

2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskaleko kodearena.

3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.

c) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa (zabalkunde/merkaturatze plana barne). Proiektuaren deskribapena gehienez ere 30 foliotan egin beharko da, eta, horietatik, zabalkunde planaren deskribapena DIN A-4 neurriko 6 orritan eginen da gehienez ere, alde batetik idatzirik, gutxienez ere 11 puntuko letra mota arruntarekin. Folio kopuru horretatik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

d) Memorian proiektuari buruz jasotzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan berdinduta izatea gastuak eta diru-sarrerak.

e) Eskaera telematika bidez bidaltzen ez bada (5.3 oinarria), aurreko guztiaren kopia digitala.

f) Kasua bada, lankidetzazko antolaketaren kontratua.

5.5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurreko deialdietan parte hartu duten enpresa eta profesional eskatzaileek ez dituzte aurreko puntuko b.1, b.2 eta b.3 ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non agiri horietan ez den aldaketaren bat izan.

5.6. Dirulaguntza-eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, pertsona edo entitate interesdunari errekerimendua eginen zaio akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

5.7. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6.–Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak badira eta 2023ko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 1era bitarte egiten badira, biak barne. Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2023ko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 8ra artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak egindako gastu hauek hartuko dira kontuan:

6.1.1. Zuzeneko kostuak:

a) Kontratatutako artista edo hizlarien soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza araubidean egiten den kasuetan. Hurrengo puntuan aipatutako eginkizun tekniko-administratiboak eta zuzendaritza tekniko-artistikoari loturiko eginkizunak betetzeko kontratatutako langileek ezin izanen dute artista gisako gasturik aurkeztu.

b) Eginkizun tekniko-administratiboetarako eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetarako kontratatutako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza araubidean egiten den kasuetan. Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek hartzen dira gisa horretako eginkizuntzat: administrazio lanak, lan teknikoak, kudeatzailetza, komisario lanak, zuzendaritza teknikoa, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritza exekutiboa, prestakuntza lanak eta antzekoak, proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnak, betiere. Onartutako guztizko gastuen %15 izanen da, gehienez.

Entitate eskatzaileari lotutako pertsonen kontratazioaren kostuei dagokienez (proiektua osorik edo partez gauzatzeko), honako hauetan araututakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua.

c) Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola tokien, ekipamenduen eta baliabide materialen alokairuak.

d) Proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko, digitalizatzeko eta komunikatzeko gastuak. Onartutako guztizko gastuen %15 izanen da gehienez.

e) Talde artistikoaren ostatu gastuak, mantenu gastuak (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietakoak.

Gastu horiek jarraian adierazten diren mugak izanen dituzte:

I.–Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik datozenentzat; gau bakoitzeko, 75 euro gehienez.

II.–Mantenu gastuak: eguneko mantenu bakoitzeko (bazkaria eta afaria baino ez), 20 euro gehienez. Ez dira onartuko gosariak, kafeak, hamaiketakoak edo antzeko kontzeptuak.

III.–Joan-etorriak:

–Norberaren ibilgailua erabiliz gero, gehienez, 0,34 euro kilometro bakoitzeko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Ibilgailua alokatzen denean, alokairuaren kostua baino ez da diruz lagunduko.

–Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

Oinarri honetan araututakoa betetzen den baloratu ahal izateko, entitate onuradunak gastu horien xehetasunak aurkeztu beharko ditu justifikazio fasean, V. eranskinean horri buruz eskatutako informazioaren arabera.

f) Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

g) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onesten duena).

6.1.2. Zeharkako kostuak:

Zeharkako kostuen barnean daude bai gastu aldakorrak, pertsona edo entitate onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak; bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ezin dira izan proiekturako onartutako guztizko gastuen %15 baino gehiago.

6.1.3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 g) puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, entitateak berreskura edo konpentsa dezakeena, bai eta antzeko zergak eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 2,5 baino gehiago badira.

e) Ez dira onartuko laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

f) Eginkizun administratiboak eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunak dituzten langileen ostatu, mantenu (bazkari-afariak) eta joan-etorrien gastuak, ezta gosariak, kafeak, hamaiketakoak eta antzeko kontzeptuak ere.

g) Sariak, ordezkaritzako gastuak, protokolo eta luxuzko gastuak, eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak.

h) Autobide-gastuak (bidesaria), aparkalekuak eta kilometraje-gastuak, ibilgailua alokatzen bada.

6.1.4. Lankidetzan antolatutako proiektuetarako eskaeren kasuan, entitate onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira, hala xedatzen baitu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluak.

Kasu horietan, espresuki adierazi beharko dira, bai eskaeran, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, honako hauek:

a) Gauzatzeko konpromisoak, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituenak.

b) Zenbateko dirulaguntza aplikatuko den kide bakoitzeko, horiek ere pertsona edo entitate onuraduntzat joko baitira.

c) Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari entitate onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Lankidetzan antolatutako proiektuen kasuan, eskatzaile bakar batek bere izenean eskatzen badu proiektu baterako laguntza, eta proiektu horretan enpresa edo profesional batek baino gehiagok jartzen baditu baliabideak, ez nahitaez proportzio berean, proiektu bakar bat egiteko, orduan laguntzaren eskatzaileak espresuki agerrarazi beharko ditu alderdi hauek:

a) Lankidetzako antolatzaile bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen, alderdien arteko hitzarmen baten edo kontratu baten bidez.

b) Lankidetzako antolatzaile bakoitzak zenbateko ekarpena eginen duen proiekturako eta bakoitzak zer gastu hartuko dituen bere gain.

c) Edonola ere, eskatzaileak frogatu egin beharko du diruz lagundutako gastu guztia, eta, orobat, proiektua oso-osorik gauzatu dela.

Lankidetzan antolatutako proiektuetan, dirulaguntzaren onuraduna den pertsona edo entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira diruz lagungarriak.

Informazio hori guztia eskaerari eransten zaion memorian xehakatu beharko da.

7.–Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak tramiteen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2024" deialdiaren fitxan argitaratuko dira. Honako hauek izanen dira:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza izanen du, baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko atalburu bat, eta kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat izaten ahalko da.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua:

7.3.1. Batzordekideek eskatzaileen proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte, baloratzeko.

7.3.2. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke pertsonei edo entitateei edozein bide erabiliz, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

Eskatzaileek zilegi dute proiektua azaltzen duen bideo artxibo bat eranstea dokumentazioarekin batera, 15 minututik beherakoa betiere.

7.3.3. Behin onartutako aurrekontuak ezarririk, ebaluazio batzordeak proiektuen balorazioa eginen du, eta zehaztuko du zer zenbateko dagokien 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

7.3.4. Proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

a) Unitate kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, partidako diru erabilgarria agortu arte.

b) Prozedura honen arabera dirulaguntza lor lezakeen azken proiektuan, eskatutakoa handiagoa baldin bada hura finantzatzeko eskuragarri dagoen zenbatekoa baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Kasu horretan, unitate kudeatzaileak hasieran aurkeztutako proiektua berregiteko eskatzen ahalko dio entitate eskatzaileari. Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

7.3.5. Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

7.3.6. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8.–Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian beteko da.

Oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza jasotzeko, eskaerek gutxienez 50 puntu lortu behar dituzte osotara, eta horietatik 15 puntu, gutxienez, 8.1.a) "Proposamenaren interesa eta kalitatea" azpiatalean lortu behar dira.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Proiektuak baloratzeko, memoriaren ataletan eta III. eranskinean adierazitako datuetan oinarrituko da batzordea, eta irizpide hauek erabiliko ditu:

8.1. Proposamenaren kalitate artistikoa (60 puntu gehienez):

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea, deialdi honen oinarriei eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunei dagokienez (25 puntu gehienez).

Irizpide honetan, proposatutako programazioa baloratuko da (urteko programazioa edo proiektu zehatzak; jarduera finkatuak edo jarduera berritzaileak), interes eta kalitate artistikoaren arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

25 arte

Ongi

20 arte

Nahikoa

15 arte

Hala-holakoa

10 arte

Eskasa

5 arte

Oso eskasa

0

b) Nafarroako sortzaile profesionalekin programatutako emanaldiak. Balorazioa egiteko, deskripzio-memorian dagokion informazioa duen zerrenda bat aurkeztuko da (izena, abizena, parte-hartzea), baita emanaldi bakoitzeko artisten EJZa ere, egoera horretan daudela justifikatzeko (10 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

10 baino gehiago

10

5 eta 10 bitartean

7

1 eta 4 bitartean

5

c) Programazio artistikoaren bolumena (5 puntu gehienez).

Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak hari buruzko informazioa duen zerrenda aurkeztuko du deskripzio-memorian. Irizpide hori baloratzeko, eskala hau erabiliko da:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Arteen zuzeneko emanaldiak, 20 edo gehiago

5

Arteen zuzeneko emanaldiak, 17 eta 19 artean

4

Arteen zuzeneko emanaldiak, 12 eta 16 artean

3

Arteen zuzeneko emanaldiak, 8 eta 11 artean

2

d) Jaialdiaren edo sariketaren irismena eta lurralde proiekzioa (10 puntu gehienez).

Irizpide honetan puntuak jasoko dituzte udalerri batean baino gehiagotan egiten diren jaialdiek edo sariketek, udalerri txikietan egiten direnek (3.000 biztanletik beherako udalerriak) eta despopulazio arriskuan dauden herrietan egiten direnek, eskala honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi, gehienez

5

Ongi, gehienez

4

Nahikoa, gehienez

3

Eskasa, gehienez

2

Oso eskasa, gehienez

1

Diskriminazio positiboa eginen da, kultura mota guztiek banaketa orekatua izan dezaten lurraldean; hortaz, jaialdiek aurreko eskalako puntuazioa halako bi jasoko dute, Iruñerriko administrazio-esparrutik (Lurralde Antolamenduko 3. Planeko 10.4 azpieremuko udalerri guztiak, Galar eta Oltza kenduta) kanpo egiten badira.

e) Jaialdiaren edo sariketaren finkatze maila (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da proposatutako jaialdiak zenbat edizio izan dituen (zenbatu gabe deialdi honetako dirulaguntzaren xede dena), eskala honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

20 edizio edo gehiago

5

19-16 edizio

4

15-11 edizio

3

10-6 edizio

2

5-1 edizio

1

f) Entitate eskatzailearen ibilbidea (5 puntu gehienez).

Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak hari buruzko informazioa duen zerrenda aurkeztuko du deskripzio-memorian. Irizpide honetan baloratuko da zenbat urtez egin dituen jarduerak entitate eskatzaileak, baina zenbatu gabe urtean egindako jarduera bakarra proposatutako jaialdiaren edizioren bat izan den urteak. Honela emanen dira puntuak:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

10 urtetik gora

5,0

7 urte baino gehiago eta 10 urte bitarte

3,5

5 urte baino gehiago eta 7 urte bitarte

2,5

3 urte baino gehiago eta 5 urte bitarte

1,5

1 eta 3 urte bitarte

1

8.2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa) (15 puntu gehienez):

a) Bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu gehienez). Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera aurrera eramateko:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%30 arte

10

%30 baino gehiago, %40 arte

9

%40 baino gehiago, %45 arte

7

%45 baino gehiago, %50 arte

5

%50 baino gehiago, %60 arte

4

%60 baino gehiago, %65 arte

2

%65 baino gehiago, %70 arte

1

b) Aurrekontu-zorroztasuna (5 puntu gehienez). Aurrekontuetan jasotako partidak zehatzak eta egokiak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatuta egotea ekonomia, efizientzia eta jasangarritasun irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea, koherenteak eta elkarren artean orekatuak:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi, gehienez

5

Ongi, gehienez

4

Nahikoa, gehienez

3

Eskasa

1

Oso eskasa

0

8.3. Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak, 25 puntu gehienez):

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko da zenbatekoa izanen den euskararen erabilera proposatutako programazioan:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia, gehienez

5,0

Ertaina, gehienez

2,5

Oso eskasa

0

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren arabera, eta barne-ekintzak), bai programaren helburu eta ekintzetan (5 puntu gehienez):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Desparekotasunaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero-rolak eta -estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak.

2 puntu

Sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa parekidea aurreikusten duten proiektuak.

2 puntu

Desparekotasun egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

1 puntu

c) Proposamena bazterketa arriskuan daudenengana eta/edo dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko neurriak sartzea (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko neurriak sartzea aurkeztutako programazioan:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi, gehienez

5,0

Ongi, gehienez

4,5

Nahikoa, gehienez

3,5

Eskasa, gehienez

1,5

Oso eskasa

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 11 urte bitarteko haurrak eta 35 bitarteko gazteak, eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, baloratuko da ea hezkuntzako jarduerarik edo jarduera pedagogikorik eginen den, hala nola tailerrak, adituen eskolak edo bitartekotza jarduerak (esate baterako, gizarte programa bat izatea, edo komunitatearen dinamizaziorako programa bat, herritarrek parte hartzeko jarduerak, etab.), publiko berriei zuzenduak eta haien parte-hartzea bultzatuko dutenak. Taula honen arabera emanen dira puntuak:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi, gehienez

5,0

Ongi, gehienez

4,5

Nahikoa, gehienez

3,5

Eskasa, gehienez

1,5

Oso eskasa

0

e) Komunikazio plana (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposamenaren komunikazio planak, baita webgune propioa izatea eta sare sozialak erabiltzea ere:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi, gehienez

5,0

Ongi, gehienez

4,5

Nahikoa, gehienez

3,5

Eskasa, gehienez

1,5

Oso eskasa

0

9.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iragaten bada berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

9.2. Ebazpena pertsona eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta, orobat, www.nafarroa.eus web-orriko tramiteen biltzailean dagoen "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2024" deialdiaren fitxan argitaratuko da.

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, pertsona eta entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina), deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak gizarte interesekotzat hartuko dira legegintzako foru dekretu horretan ezarritako zerga-pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako, baldin eta haren 25.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten badituzte. Horretarako, entitate eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete beharko dute maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritakoa. Foru agindu horren bidez, kultura proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten pertsona edo entitate onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko bukaerako memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

11.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona edo entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoek izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Tramiteen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2024" deialdiaren fitxaren bidez betetzen ahalko dira gardentasun betebeharrerako ereduak (www.nafarroa.eus web-orrian).

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde publikoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, ezarritako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, entitate onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

11.3. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.4. Pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektuak Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), eta diruz lagundua dela adierazten duen testu bat ("Diruz laguntzen du") agertu beharko da Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera.

Proiektua dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, aurreko atalean deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, pertsona edo entitate onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

11.10. Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.

11.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaitutakoan. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotako adierazleekin alderatuta.

11.12. Entitateak konpromisoa hartu beharko du hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabiltzeko jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad", helbide honetan dagoena: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

12.–Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har.

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Ordaintzeko eskaera hori proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzeko, ordainketa partzialeko 3 eskaera gehienez).

Ordainketa eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko ditu entitateak:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota (guztizkoa edo partziala) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (zerga-oinarriarena, BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori V. eranskinean ageri den Excel txantiloian igorriko da, eredu horretan proposatzen den egitura aldatu gabe.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea kontzeptuan argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. 100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuan sartuko dira, aurreko ataleko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

Entitate onuradunen kasuan, dokumentazio hori ordainketa partzial bakoitza egin aurretik edo ordainketa osoa eskatzean aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete lehenago (hots, 2024ko urriaren 8an, egun hori barne).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Eskaera, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (zerga-oinarriarena, BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda V. eranskinean ageri den Excel txantiloian igorriko da, eredu horretan proposatzen den egitura aldatu gabe.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea kontzeptuan argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Faktura guztiak PDF formatuan sartuko dira, b ataleko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

Entitate onuradunen kasuan, dokumentazio hori ordainketa partzial bakoitza egin aurretik edo ordainketa osoa eskatzean aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak Kultura Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, ordainketa mota (aurrerakina) eta eskatutako zenbatekoa adierazita, eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko beharrezkoa dela frogatuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, banku-erakundeak emandako banku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurrerakina eskatu zen egunean erabilgarri zeuden funtsak egiaztatzen dituena, bai eta data horretatik aurrera jaso edo egin gabe dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda ere, hilabeteka banakatuta.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztuko da, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

13.–Justifikatzeko epea eta modua.

V. eranskina bete behar da, eranskin horretako jarraibide-orriaren arabera.

13.1. Nolanahi ere, edozein dela aurreko ataleko aukeren artean hautatzen den ordainketa modua, dirulaguntza likidatzeko, entitate onuradunek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dituzte jarraian adierazten diren justifikazio-agiriak. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, justifikazio-agiriak modu telematikoan aurkeztuko dira, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

Pertsona edo entitate onuradunek 2024ko azaroaren 8ra arteko epea dute (egun hori barne) justifikazioa aurkezteko.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Azken likidazioaren eskaera eta eskatutako kopurua.

b) 12.1 oinarriko b), c), d) eta e) letretan eskatutako dokumentazioa.

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.11 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. V. eranskinean dagoen Excel txantiloian aurkeztu beharko dira horiek.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2023ko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 8ra artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien barruan 2024ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZaren atxikipenak sartu badira, bai eta 2024ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2025eko otsailaren 15ean, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

V. eranskinean jakinarazi behar da balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu edo konpentsatu daitekeen, eta hainbanatuz gero, hainbanaketaren ehunekoa adieraziko da, eranskineko jarraibide-orrian azaltzen den eran.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Justifikazio-kontua ematea entitate onuradunak nahitaez bete beharreko egintza da, eta 13. oinarri honetan eskatutako dokumentazioa sartu behar da bertan, entitate deklaratzailearen erantzukizunpean eta deialdian ezarritako epean.

Ezarritako epean hala justifikatu ezik, justifikatu ez diren gastuei dagokien dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

13.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

Dirulaguntzaren espedientea kudeatzen duen unitateak argibideak eskatzeko jarduketaren bat egiten badu, jarduketa horrek ezin du ekarri dokumentu batzuk beste batzuekin ordezkatzea, ez eta, oro har, gerora sortutako dokumentuak aurkeztea ere.

14.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

14.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo dirulaguntzaren xedeko jardueraren beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, pertsona edo entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15.–Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osorik edo partzialki.

Pertsona edo entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Justifikazio-betebeharra 13.1 oinarrian zehaztutako epearen barruan betetzen ez bada, honako mailakatze-irizpide hau hartuko da kontuan bereziki:

–Egiaztagiriak azaroaren 8a baino geroago baina azaroaren 18a bitarte (egun hori barne) aurkezten badira, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da gehienez, epez kanpo aurkeztu arte igaro diren egunen kopuruaren proportzioan.

–Egiaztagiriak azaroaren 18a baino geroago aurkezten badira, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

16.–Entitate hornitzaileen kontratazioa.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, pertsona edo entitate onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.

18.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20.–Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskaeraren eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen bilatzaileko "Artem Jaialdia 2024" deialdiaren fitxan egonen dira eskuragarri, www.nafarroa.eus web-orrian.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

–Eskaera aurkezteko fasea:

  • I. eranskina.–Eskaeraren eredua.
  • II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.
  • III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

–Laguntzak emateko fasea (pertsona edo entitate onuradunek soilik):

  • IV. eranskina.–Kultur mezenasgoa.
  • Gardentasunari buruzko adierazpena, pertsona fisikoek izan ezik (deialdiaren fitxaren bidez bete behar da). Atal hauek ditu:
    • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.

–Hala badagokio:

  • Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
  • Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia.

–Justifikazio fasea (pertsona edo entitate onuradunek soilik):

  • V. eranskina–Justifikazioen informazio ekonomikoa.

Iragarkiaren kodea: F2404139