62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

618/2024 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Eneko Aizpurua Urteaga jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen du, eta lanpostu bat esleitzen dio.

Ikusirik Eneko Aizpurua Urteaga jaunaren aldeko izendapen-proposamena, 2024ko martxoaren 8an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Eneko Aizpurua Urteaga jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Euskarako OLko teknikari izateko, eta 889 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Komunikazio Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 12an.– Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2404308