62. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

779/2024 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Carlos Jesús Solano Labat jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoko burua. Lanpostu horrek 10042 zenbakia du plantilla organikoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Carlos Jesús Solano Labat jauna orduko Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 10042 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 286E/2024 Ebazpenaren bidez, Carlos Jesús Solano Labat jauna Ebaluazio eta Kontrol Bulegoko buru izendatu da, 2024ko otsailaren 23tik aurrera; horrenbestez, 2024ko otsailaren 22a izan da haren azken lan eguna arestiko bulegoko burutzan.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Carlos Jesús Solano Labat jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoko burua. Lanpostu horrek 10042 zenbakia du plantilla organikoan. 2024ko otsailaren 22a izan da haren azken lan eguna burutza horretan.

2. Ebazpen hau igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403937